Haitzuloetako lehoi

Haitzuloetako lehoi
Pleistozeno Ertaina-Pleistozeno Berantiar
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
Espeziea Panthera spelaea
Goldfuss, 1810

Haitzuloetako lehoia (Panthera spelaea) Eurasian bizi zen iraungitako lehoi espeziea zen. Taxonomiari dagokionez eztabaidagai izan da lehoiaren azpiespeziea den ala ez. Ikerketa genetikoek erakutsi dute espezie bereizia dela[1].

Inoizko lehoirik handienetariko bat izan zen, egungo lehoiak baino %10 gehiago. Afrikan dauden lehoien antza zuten itxuran eta kolorean baina arrek ez zuten ilajerik. Izena haien aztarnak haitzuloetan aurkitzetik datorkie, baina zaila da jakitea haien habitata benetan zein zen. Duela 460.000 urte bizi ziren Europan aurkitutako ale zaharrenak, eta gure arbasoek haitzuloetan pintatu zituzten.

Azken glaziazioan galdu ziren, duela 13.000 urte inguru, klima aldaketak eta gizakien ehizak eraginda[2]. Araotz ondoko Arrikrutzeko haitzuloetan aztarna garrantzitsu batzuk aurkitu zituen Iñaki Zubeldiak 1966an, eta Jesus Altunak aztertu[3].

  1. Barnett, Ross; Mendoza, Marie Zepeda; Soares, André Rodrigues; Ho, Simon; Zazula, Grant; Yamaguchi, Nobuyuki; Shapiro, Beth; Kirillova, Irina et al.. (2016-06-23). «Mitogenomics of the Extinct Cave Lion, Panthera spelaea (Goldfuss, 1810), Resolve its Position within the Panthera Cats» Open Quaternary 2 (0): 4.  doi:10.5334/oq.24. ISSN 2055-298X. (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  2. (Ingelesez) Stuart, Anthony J.; Lister, Adrian M.. (2011-08-01). «Extinction chronology of the cave lion Panthera spelaea» Quaternary Science Reviews 30 (17): 2329–2340.  doi:10.1016/j.quascirev.2010.04.023. ISSN 0277-3791. (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  3. «Arrikrutzeko lehoia, San Telmoko erakusketa erakargarria» El Diario Vasco 2019-01-06 (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).

Developed by StudentB